Albisteak

Abuztuaren 4tik aurrera

La Pegatina, Zea Mays eta Hesian, Gasteizko jaietan

Luzia Zugadi | eitb.com

Duela gutxi txosnetan arituko diren taldeen izenak iragarri genituen, eta oraingoan, Udalak antolatutako kontzertuen berri emango dizuegu.

Txupinazoak eta San Migeleko kanpai-hotsek emango diete hasiera Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaiei datorren abuztuaren 4an, eta hilaren 10ean agurtuko da Zeledon, hurrengo urtera arte.

Festak iraungo duen sei egunetan, musika kontzertuek leku garrantzitsua beteko dute. Duela gutxi, txosnetan antolatuko dituzten emanaldien berri eman genizuen, eta orain Udalak prestatutako egitarau ofiziala iragarriko dugu.

Foruen Plazatik, La Pegatina, Soraya, Rosendo, Auryn eta Betagarri pasatuko dira, abuztuaren 4tik 8ra bitartean.

Machete Plazak, berriz, euskarazko kontzertuak hartuko ditu. Anne Etchegoyen eta Aizkoa Abesbatza, Hesian, Zea Mays eta Txuma Murugarren eta Angel Unzu dira, hain zuzen, han arituko diren taldeak eta artistak.

Bukatzeko, besteak beste, Izerdi Gorriak, Gatillazok, Esne Beltzak, Eskean Kristok eta Doctor Deseok joko dute txosnetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea