Albisteak

Kontzertuen agenda

Musikarekin girotuta bukatuko da abuztua

L.Z. | eitb.com

Besteak beste, Gatibu, Willis Drummond, Doctor Deseo, Urtz, Kashbad, Glaukoma eta Ze Esatek! arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

Ostirala iritsita, asteburuko kontzertu esanguratsuenen errepasoa egingo dugu Gaztean.

OSTIRALA

Gipuzkoan izango dira gaurko zuzeneko garrantzitsuenak. Bergarak Izaki Gardenaken, The Potesen eta Patxuko Niceren bisita jasoko du; Elgoibarrek, Goserena eta Belakorena eta Lasarte-Oriak, La Jodedera taldearena. Gainera, Zarautzen Perlakek, Rural Zombiesek eta Las Marines Djek joko dute.

Bizkaian ere ez da musikarik faltako. Urtz eta Vendetta taldeek Trapaga astiduko dute, eta Txapelpunkek, Alonsotegi.

Bukatzeko, Doctor Deseo Laudion arituko da eta Kometa, Bargotan.

LARUNBATA

Metallicaren kantu mitikoak Azkoitiara helduko dira, Metalhika taldearen eskutik. Irunen Doctor Deseo egongo da eta Zumaian egingo duten jaialdian, Def Con Dos, Kashbad, Toilet Warriors eta Brote.

Bizkaian, berriz, herrietako jaiek hartuko dute protagonismoa. Kautak eta Governorsek kantuz jantziko dute Erandio. Bestalde, McOnak, Elortegi Anaiak eta Sei-Zoro taldeek Bakion dute hitzordua, eta Itziarren Semeakek, Punto Muertok eta Izerdi Gorriakek, Zeberion.

Lapurdin ere izango da zer entzun. Hazparnek Hitzahats jaialdia hartuko du larunbatean, Willis Drummond, Anje Duhalde, Marvin, Gatibu eta Deabru Beltzak taldeekin.

Amaitzeko, Tafallan Los Chicos del Maiz, Raperos de Emaus eta Hazte Caso Primo izango dira.