Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.

Albisteak

Musika jaialdia

Ostegunean abiatuko da Ebrovision jaialdiaren 13. edizioa

L.Z. | eitb.com

Señores, We Are Standard, Belako eta Grises euskal taldeen kontzertuak egongo dira Miranda de Ebron, irailaren 4tik 6ra bitartean.

Miranda de Ebro (Burgos) indie musikaren topaleku bihurtuko da irailaren 4tik 6ra bitartean. Ebrovision jaialdiaren 13. edizioak Estatu mailako zein nazioarteko artista ezagunak gonbidatuko ditu aurten, eta euskal musikak ere leku garrantzitsua beteko du han.

Hiru agertokitan banatuta, guztira 20 talde arituko dira. Gainera, herrian bertan festa giroa izango da nagusi. Kanpatzeko lekua egongo da, eta musika ez ezik, bestelako ekintzak ere izango dira.

Jaialdia hasteko astebete geratzen denean, antolakuntzak ordutegien berri eman du. Dena den, bihar aurkeztuko dute ofizialki jaialdia.

Kontzertuak eta ordutegiak

Irailak 4, osteguna

21:00etan ateen irekiera

21:30; Leftover Lights

22:40; The Corner

00:00; Mucho

01:20; Polock

Irailak 5, ostirala

20:00etan ateen irekiera

20:15; Angel Stanich

21:20; Second

22:30; El Columpio Asesino

23:50; Kakkmaddafakka

01:25; Izal

02:55; Reptile Youth

Irailak 6, larunbata

20: 30ean ateen irekiera

20:50; Smile

21:50; Belako

22:55; Leon Benavente

0010; French Films

01:30; Vetusta Morla

03:10; We Are Standard