Albisteak
Martxoaren 8tik 15era
Zea Mays, Ainara LeGardon eta Bide Ertzean, Gernikako Lekuek jaialdian
L.Z. | eitb.eus
Albert Pla, Bullet Proof Lovers, Aterkings, The Riff Truckers, Dj Bull eta beste hainbat musikari ere igoko dira agertoki gainera.
Lekuek jaialdiaren edizio berri bat hartuko du Gernikak martxoan. Hain zuzen, hilaren 8tik 15era arte egingo dute aipatu jaialdia, eta musikak ez ezik beste mota batzuetako ekitaldiek ere izango dute tokia Bizkaiko udalerrian.
Dena den, Gazteak kontzertuetan jarriko du, batez ere, arreta. Hori horrela, orain arte iragarri dituzten taldeen berri emango dizuegu.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, itxi gabe dago oraindik aurtengo edizioko kartela. Horrenbestez, talde gehiago gehituko dituzte egitaraura datozen egunetan
Oraingoz, talde hauen zuzenekoak baieztatu dituzte: Albert Pla, Ainara Legardon, Zea Mays, RaI Fernandez, Paus, Bide Ertzean, Bullet Proof Lovers, Potato, Aterkings, Fiakun, Shurikan, Tooth, The Riff Truckers, Wannafunk, Alterego, Dj Bull, Nebbian, Morau eta Beñardo, Havana 537, Izaro Andres, Jok & Jons,