Albisteak

Jaialdia

Salgai daude BIME Live jaialdirako larunbateko sarrerak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Imagine Dragons taldearen kontzertura joateko asmoa dutenek, eskuragarri dituzte sarrerak 44 euroan.

BIME jaialdiak larunbateko sarreren salmenta aurreratu du, Imagine Dragons taldearen jarraitzaileen eskaerari men eginez. Hori horrela, dagoeneko salgai daude urriaren 31rako txartelak, 44 euroan (+ banaketa gastuak). Hain zuzen, egun horretan arituko da Barakaldon aipatu taldea.

Bestalde, bukatu da jada BIME Liverako bonuen eskaintza berezia. Orain arte 54 euroan zeuden salgai bi eguneko bonuak. Aurrerantzean, ostera, 64 euroko prezioa izango dute.

Sarrera guztiak ohiko salmenta-lekuetan eskura daitezke: www.bime.net webgunean, Kutxabank Sarean, Kutxa eta Vital Kutxako webguneetan, www.itnews.net atarian, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefourren, Halcon Bidaiak bulegoetan, www.atrapalo.com-en, www.ticketea.com-en eta www.entradas.com-en.