Albisteak

Festivales

Bilbao BBK Live, European Festival Awards sarietako finalista

Jaialdi bilbotarra 10 finalisten artean sartu da Best Medium Sized Festival atalean. irabazlea urtarrilaren 13an ezagutaraziko dute.

2009ko Bilbao BBk Live jaialdia European Festival Awards sarietako finalista da. Virtual Festivals webgune britainair ezagunak urtero ematen ditu sari horiek urte horretako jailadi onenak nabarmentzeko.&' || 'nbsp;

Beraz, bozketen lehen itzulia gainditu du jaialdi bilbotarrak eta azken fasean sartu da. Bilbao BBK Live da est Medium Sized Festival&' || 'nbsp; (Urteko Jaialdi&' || 'nbsp;Ertain Onena, 40.000 pertsona arteko edukiera duena). Europako 50 jaialdi jarri zituzten hasieran elkarren artean lehian. Oran, berriz, 10 gelditu dira.

25.000 pertsona inguruk eman dute botoa Virtual Festivals ek antolaturiko lehiaketan eta jendea izango da,&' || 'nbsp; halaber, azken sariak zein jaialdirentzat izango diren erabakiko dutenak.

Antolatzaileek jaialdi irabazle guztietarako VIP sarrerak zozkatuko dituzte bozketan parte hartzen duten guztien artean. L

Irabazleen aldeko botoa eman daiteke jada. Garaileen izenak urtarrialren 13an jakinaraziko dituzte Groningeneko (Holanda) antzokian.