Albisteak

25. urteurrena

Gatiburen kontzertua zuzenean ikusi ahal izango da streaming bidez

EITB.EUS

Gaztearen 25. urteurrena dela eta, Gatibuk kontzertua emango du Gasteizen, eta zuzenean ikusteko aukera izango da Gaztearen webean bertan, streaming bidez.

0:46

25. urteurreneko ospakizunetan murgilduta jarraitzen dugu Gaztean, eta ekainean ere gure entzuleak eta erabiltzaileak musikaz asetzea da gure erronka. Horregatik, Gatibu taldeak gure jarraitzaileen artean duen arrakastaz jabetuta, kontzertu erraldoia antolatuko dugu Gasteizen, Euskalmeten laguntzarekin.

Gaztea bezala, 1990ean jaio zen Euskal Meteorologia Agentzia. Hartara, bi urtemugak ospatze aldera, Arabako hiriburuko Jimmy Jazz aretoan, Alex Sardui eta taldekideak arituko dira ekainaren 4an.

Dagoeneko 100 sarrera bikoitz banatu ditugu kontzertua doan ikusteko, baina gure eskaintza ez da hor bukatzen: Gaztearen webgunean ere ikusi ahal izango da kontzertua zuzenean, streaming bidez. Etxetik, edo nahi duzun lekutik, kontzertua zuzenean ikusteko aukera emango dizugu.

Gozatu zuk nahi duzun lekutik Gaztearen 25. urteurrena ospatzeko kontzertu honetaz!