Albisteak

Musika agenda

Kontzertu artean emango diogu hasiera udari

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Ruper Ordorika, Enkore, La M.O.D.A., Altxatu, Kaotiko eta Niña Coyote eta Chico Tornado arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

  • La M.O.D.A.

    La M.O.D.A.

Uda iristear da, eta berarekin batera, asteburua. Musika izango da nagusi Euskal Herriko agertokietan.

LARUNBATA

Angerrek eta Governorsek Arrasate zapalduko dute larunbatean, eta Niña Coyote eta Chico Tornadok, Joseba B. Lenoir Duok eta La M.O.D.A. taldeak, Donostia. Gainera, Itziarren Semeakek Urrestilla girotuko du.

Larunbatean bertan, Oxabiren doinu dantzagarriz jantziko da Ea, eta Tumatxek, En Tol Sarmientok eta Erritmok piztuko dute Hazparne.

Estilo gogorragoak iritsiko dira Gasteizera, Cobraren eta The Midnight Ghost Traineren laguntzarekin.

Bukatzeko, Anestesiak, Kasu!k eta Zartako K-k Iruñea zapalduko dute; Iheskidek, Laudio; Zizka Mizkak, Enkorek eta Skakeitanek, Leioa, eta Urtzek, Sondika.

IGANDEA

Ruper Ordorikak kanturik berrienak aurkeztuko ditu igandean Donostiako Victoria Eugenian. Porco Bravok horixe berori egingo du Baionako Kixkil ostatuan.

Asteburuko azken hitzordua Leioan dugu, bertan izango baitira The Lasai, Altxatu eta Kaotiko.