Albisteak

Ekainaren 24tik 26ra Gasteizen

Azkena Rockerako bonuen eskaintza otsailaren 10era arte luzatu dute

Garazi Urdanpilleta

Atzo amaitzekoa zen eskaintza hilabete gehiago luzatzea erabaki dute. 3 eguneko bonu berezia 75 euroren truke eskura daiteke.

Azkena Rock jaialdirako bonu berezien eskaintza luzatu egin dute. Atzo amaitzekoa bazen ere, otsailaren 10era arte eskaintza bere horretan mantentzea erabaki dute antolatzaileek. 75 euroren truke daude salgai, beraz, oraindik ere, jaialdiaren 3 egunetarako bonuak (kanpatzeko aukera ere ematen dute bonu horiek).

2010eko Azkena Rock Festival ekainaren 24an, 25ean eta 26an izango da Gasteizko Mendizabalan. Aurten, Kiss izango da izar nagusia. 20 milioi disko baino gehiago saldu ditu Kiss taldeak Estatu Batuetan, eta mundu guztian 100 milioi baino gehiago direla uste dute. Gainera, Urrezko 24 Disko kaleratu dituzte. Taldea euskal zaleak asetzera etorriko da Arabako hiriburura.&' || 'nbsp;

Jaialdiaren 10. urteurrena ospatzeko, gainera, Juanma Bajo Ulloak dokumental bat egingo du. 2011ko udazkenean ikusiko du argia, antolatzaileen arabera. Baina hori ez da izango Azkena Rock Festivalen 10. urteurrena ospatzeko egingo den ekitaldi bakarra. Liburu bat prestatuko dute, hainbat argazkirekin,&' || 'nbsp; 2011n jaialdiaren alderdi ezkutua erakusteko.

Berrikuntza gehiago ere izango dira. Ekainaren 23an, asteazkena, Mendizabalako ateak ireki baino lehen, aurkezpen kontzertua izango da Printzipal Antzokian: Quique Gonzalezek Daiquiri Blues lana aurkeztuko du hainbat gonbidaturekin batera. Gainera, kontzertuak izango dira Andra Maria Zuriaren enparantzan ostiralean, larunbatean eta igandean (eguerdian, jaialdiak irauten duen bitartean).