Itxi

Musika

Urriaren 28an

Fest sarien bigarren edizioa hartuko du Bime jaialdiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Barakaldon banatuko dituzte sariak, urriaren 28an. Parte hartu nahi dutenek irailaren 7tik aurrera eman beharko dute izena.

  • bime: bime.net

    bime: bime.net

Fest sariak bueltan dira. Espainiako Estatuko musika-jaialdiei zuzendutako sarien bigarren edizioak leku aldaketa izango du aurten, Madrildik Barakaldora egingo baitu salto. Urriaren 28an izango da sari-banaketa, Bime jaialdian; Jaialdien Biltzarrean, hain zuzen.

Bestelako berrikuntzarik ere izango da aurten. Izan ere, tamaina ertaineko jaialdi onena sarituko dute. Izendapenak Fest sarien antolatzaileek egingo dituzte, eta bertan parte hartu nahi duten guztiek premiosfest.com webgunean eman beharko dute izena, irailaren 7tik 18ra.

Izena emateko epea bukatutakoan, bozketa-fasea abiatuko dute, eta bai publikoak bai epaimahai profesional batek emandako botoak kontuan hartuta erabakiko dira irabazleak.

Estatuko zuzeneko onenaren, nazioarteko zuzeneko onenaren eta jaialdien informazioa zabaltzen gehien lagundu duen komunikabidearen sailetan, berriz, jaialdiek eurek izendatuko dituzte hautagaiak, eta publikoak aukeratuko du irabazlea.

2014ko edizioan 67 jaialdik hartu zuten parte.