Itxi

Musika

Urriaren 30ean eta 31n, BECen

Crystal Fightersek eta Richard Ashcroftek itxi dute BIMEko kartela

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Urriaren 30ean eta 31n BEC! erakustazokan egingo duten BIME Live! jaialdian Los Planetas, Savages eta Kakkmaddafakka ere arituko dira.

  • Kutxa Kultur Jaialdia 2013 Crystal Fighters

    Kutxa Kultur Jaialdia 2013 Crystal Fighters

BIME Live jaialdiak azken iragarpenak egin ditu. Aspaldi iragarri genuenez, urriaren 30ean eta 31n egingo dute jaialdia BEC! erakustazokan, eta orain arte iragarritako taldeen emanaldiak ez ezik, Los Planetasen, Crystal Fightersen eta Richard Aschroften zuzenekoak ere hartuko ditu. Halaber, taldeen banaketaren berri eman dute antolatzaileek.

Hala, jatorri euskalduna duen Crystal Fighters talde britainiarra izango da ostiraleko kartelburua. Musika estilo ezberdinak uztartzen ditu aipatu taldeak, eta zuzenean erakusten duen indarragatik ere badira ezagunak mundu mailan.

Bestalde, 2009ra arte The Verve taldeko abeslaria izandako Richard Ashcroft Barakaldon izango da urrian. 2000. urtean kaleratu zuen lehendabiziko bakarkako lana (Alone with everybody). Gerora, denbora batez atsedenaldia hartu zuen Aschroftek, baina abuztuan agertokietara itzultzeko asmoa erakutsi zuen.

Bukatzeko, musika independetearen erreferente den Los Planetas taldeari ere gorde diote lekua aurtengo egitarauan. Bost urtez egon dira material berririk argitaratu gabe, apirilean Dobles fatigas aurkeztu zutenera arte.

Sarrerak

 

Bi eguneko bonuak 64 euroko prezioa izango du (+ banaketa gastuak) irailaren 21era arte. Behin eskaintza berezia bukatuta, 69 eurotan salduko dute. Gainera, 70 euroko salneurria izango du bonuak, kanpalekurako aukera barne hartuta.

Eguneko sarrerek, berriz, 44 euro balio dute. Kanpalekura joanez gero, 50 eurotan egongo dira eskuragarri.

Kontzertuak, egunez egun

Urriak 30, ostirala

CRYSTAL FIGHTERS
LOS PLANETAS
STEREOPHONICS
EVERYTHING EVERYTHING
THE GO! TEAM
MATTHEW E. WHITE
ZOLA JESUS
IRON AND WINE “Solo & Acoustic”
BENJAMIN CLEMENTINE
DARWIN DEEZ
GASPARD ROYANT
MAMBA BEAT

Urriak 31, larunbata

IMAGINE DRAGONS
RICHARD ASHCROFT
!!! (chk, chk, chk)
SUPERSUBMARINA
KAKKMADDAFAKKA
SAVAGES
MICHAEL KIWANUKA
POKEY LAFARGE
VILLAGERS
L.A.
NATHAN FAKE
SALLIE FORD
ASTRONAUTALIS
JAVI GREEN