Albisteak

Musika jaialdia

Azkena Rockek kontzertuen egunak eta sarreren prezioak zehaztu ditu

Luzia Zugadi

Lehenengo eguneko sarrerak 35 eurotan egongo dira salgai, ostiralekoak eta larunbatekoak, berriz, 48 eurotan. Bonoak 90 euroko prezioa izango du.

Urtero Gasteizen egiten den Azkena Rock jaialdiak bonoen eta sarreren prezio berriak zehaztu ditu. Hasiera batean eskainitako bono berezia eskuratzeko epea bukatuta, egun baterako sarrerek izango duten prezioa iragarri dute antolatzaileek. Aipatu bezala, bonoa garestiagoa izango da orain (90euro, akanpatzeko aukerarekin), lehen eguneko sarrerak 35 eurotan salduko dituzte (banaketa gastuak kontutan izan gabe) eta ostiral eta larunbateko sarrerek 48 euro balioko dute.

Horrez gain, egun bakoitzean joko duten taldeak zeintzuk diren iragarri dute:

Osteguna, ekainak 24


GOV´T MULE

AIRBOURNE

KITTY, DAISY &' || 'amp; LEWIS

THE BLACK LIPS

THE JIM JONES REVUE

THE LEGENDARY SHACK SHAKERS

BASKERY

Ostirala, ekainak 25


KISS

THE DAMNED

IMPERIAL STATE ELECTRIC

THE SAINTS

TEDDY THOMPSON

IMELDA MAY

DAN BAIRD &' || 'amp; HOMEMADE SIN

EL VEZ

THE RUSSIAN ROULETTES

THE HOT DOGS!

''77

Larunbata, ekainak 26

THE HIVES

CHRIS ISAAK

DRIVE-BY TRUCKERS

NRBQ – Terry Adams Rock ‘n’ Roll Quartet

TOILET BOYS

MAGGOT BRAIN

Sarrerak, www.ticketmaster.es atarian, Ticketmaster Sarean, Fnacen, Carrefourren, Halcon Bidaietako Bulegoetan, www.breakpoint.es webgunean, Bloody Marin, Electra Storen eta www.myspace.com/electrastore-n eros daitezke.