Albisteak

Kontzertuak

Ken Zazpik urtarrilaren 8an abiatuko du 'Phoenicoperus' bira, Bilbon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan bina kontzertu emango dituzte. Gainera, Iruñean ere izango dira urtarrilaren 30ean.

Ken Zazpiren "Zuhaitz Adarlotuak" aurrerapen-kantua estreinatu ostean, taldeari buruzko albiste gehiago dakarzkigu Gazteak.

Azaroaren 20an iritsiko da talde bizkaitarraren estudioko lan berria, Phoenicoperus, baina geroago hasiko dute diskoa aurkezteko kontzertu-bira.

Duela aste batzuk iragarri zuen taldeak, sare sozialen bidez, 2016ra arte ez direla oholtza gainera aterako, eta halaxe egingo dute. Hain zuzen ere, urtarrilean emango dute lehendabiziko kontzertua, Bilboko Arriaga antzokian. Urtarrilaren 8rako iragarri dute aipatu emanaldia, eta biharamunean ere Bizkaiko hiriburuan egongo dira, leku berean, kantu berriak aurkezten.

Hurrengo asteburuan, berriz, Donostian dute hitzordua. Urtarrilaren 15ean eta 16an aseko dute jarraitzaile gipuzkoarren musika-egarria bertan. Bi zuzeneko horiek Victoria Eugenian izango dira.

Bukatzeko, urtarrilaren 30ean, Iruñeko Zentral Kafe Antzokia bisitatuko dute.

atuko dute.