Albisteak

Gasteizko Mendizabalan

Ekainaren 17an eta 18an egingo dute Azkena Rock jaialdia 2016an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oraindik antolatzaileek ez dituzte Gasteizen egun horietan arituko diren taldeen izenak iragarri.

Udako musika jaialdi garrantzitsuenak bukatuta, datorren urteko hitzorduetan pentsatzen hasiak gara jada. Bitartean, jaialdietako antolatzaileak buru-belarri dabiltza lanean, 2016ko edizioa prestatzen.

Euskal Herriko musika-jaialdiei dagokienez, ezer gutxi aurreratu dute oraingoz, nahiz eta gaur Azkena Rock jaialdiari buruzko informazio berria zabaldu duten. Hain zuzen ere, 2016an aipatu jaialdia ekainaren 17an eta 18an egingo dute. Jaialdiak berak eman du horren berri, sare sozialen bidez.

Aurreikusitakoaren arabera, ohi bezala, Gasteizko Mendizabalan egingo dute festibala. Oraindik, ordea, ez dituzte han arituko diren taldeen izenak iragarri. Iaz, besteak beste, ZZ Top taldearen zuzenekoa hartu zuen Arabako hiriburuak.

ako hiriburuak.