Itxi

Musika

Irailaren 3an, Gasteizen

Pennywise taldea, Gasteiz Calling jaialdira gonbidatuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Horrela bada, orain arte iragarritako Cock Sparrer, Turbonegro, Gorilla Bisquits, Youth Brigade eta G.A.S. Drummers taldeei batu zaie Pennywise.

  • Pennywise

    Pennywise

Gasteiz Calling jaialdiak duela egun batzuk iragarri zituen 2016ko edizioko aurreneko izenak.

Orduan, Cock Sparrer, Turbonegro, Gorilla Biscuits, Youth Brigade eta G.A.S. Drummers taldeak irailaren 3an Arabako hiriburuan izango zirela aurreratu zuten antolatzaileek.

Egun batzuk geroago, Pennywise taldea gehitu zaizkie aipatutako artistei. Horrekin, kartelaren erdia osatu dute.

Sarrerak

Lehendabiziko 1.000 sarrerak 44 euroan salduko dituzte (+ banaketa gastuak).