Albisteak

Sari-banaketa

Adele, Brit Awards sarietako erregina

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lau sari eraman ditu etxera kantari britainiarrak. Coldplay, James Bay, Justin Bieber, Björk eta Tame Impala ere pozik itzuli dira etxera.

Adele izan da garaile bart Londresen banatutako Brit Awards sarietan. Guztira, lau sari jaso ditu abeslari britainiarrak, tartean, disko onenaren golardoa, 25 lanagatik. Halaber, Erresuma Batuko emakumezko bakarlari onena izateagatik saritu dute, baita abesti onenagatik ("Hello") ere. Hori gutxi ez eta, arrakasta globala aintzatesten duen saria ere Adelerentzat izan da.

Hala, izendapena lortu zuen sail guztietatik bakarrak egin dio kale: bideo onenarenak, hain zuzen. One Directionentzat izan da sari hori "Drag Me Down" bideoagatik.

Gaueko gainerako saridunak, besteak beste, Coldplay eta James Bay izan ziren. Lehena urteko talde onena izan da epaimahairen ustez. Bigarrenak, ostera, gizonezko bakarlari onenaren saria jaso zuen. Britainiarrek marka bikoitza ondu zuten. Izan ere, Erresuma Batuan laugarrenez talde onenaren golardoa eskuratu duen talde bakarra da Coldplay.

Justin Bieber ere ez zen etxera esku hutsik itzuli, nazioarteko gizonezko artisa onena izateko merezimendua baitzuen, epaimahaiaren arabera. Emakumezkoen sailean, Björk kantari islandiarrarentzat izan zen sari hori, eta taldeen kategorian, berriz, Tame Impalarentzat.

Impalarentzat.

Impalarentzat.