Albisteak

Zazpigarren edizioa

Joe la Reina, Stay, Havoc eta Estrogenuinas, Irun Rock jaialdira

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Gipuzkoako aipatu udalerriko jaialdia maiatzaren 14an egingo dute Ficoban. Azken iragarpen horiekin aurtengo edizioko kartela itxi dute.

  • Irun Rock

    Irun Rock

Irun Rock jaialdiak aurtengo edizioko kartela osatuko duten azken taldeen izenak eman ditu gaur jakitera: Joe la Reina, Stay, Havoc eta Estrogenuinas. Hala, lau talde horiek orain arte iragarritako emanaldiei batu zaizkie: Triangulo de Amor Bizarro, Rural Zombies eta The Saurs, hain zuzen ere. Kontzertu horiek guztiak Ficoban izango dira, maiatzaren 14an.

Joe la Reina donostiarrek 2011 ekin zioten musika ibilbideari. Harrezkero, bi disko merkaturatu dituzte, Subterfuge diskoetxearekin. Change of masks izan zen estudioko lehendabiziko lana, eta Bailan por miedo, bigarrena.

Stay, bere aldetik, Bartzelonatik helduko da Irunera. Bestalde, Havocek bigarrenez joko du Irun Rocken, eta Estrogenuinas salamancarrak punk doinuz jantziko dute Ficoba.

Sarrerak

Saldutako aurreneko 500 sarrerek prezio berezia izango dute, alegia, 15 euroan egongo dira eskuragarri, Ticketea eta Ticketbell webguneetan.