Itxi

Musika

Uztailean, Lekornen

Crystal Fighters taldea EHZ Festibala jaialdian arituko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, besteak beste, Nneka Egbunaren, Willis Drummonden eta Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertuak iragarri dituzte Lekornen, uztailerako.

  • Crystal Fighters

    Crystal Fighters

Udako musika-jaialdiak geroz eta hurbilago daude, eta Azkena Rock, Big Festival, Mundaka Festival, Bilbao BBK Live edota EHZ Festibala abiatzeko oraindik hilabete batzuk falta badira ere, dagoeneko hasi gara gure artean festa-giroa sumatzen.

EHZ Festibala jaialdiko antolatzaileek, esaterako, 2016ko edizioko egitaraua aurkeztu zuten duela aste batzuk. Besteak beste, Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra, Kadavar eta Belako taldeen emanaldiak iragarri zituzten orduan.

Gaur, berriz, beste bi kontzertu baieztatu dituzte: Crystal Fighters, Nneka Egbuna, The Rumjacks, El_Txef_A, Gozategi, Lumi, Willis Drummond, AloWala, Clap! Clap!, Eskean kristo, Francky Goes To Pinte a Pitre, Mammut, McOnak eta Niña Coyote eta Chico Tornado. Horiek guztiak, uztailaren 1etik 3ra igoko dira Lekorneko oholtzara.

Sarrerak

Jaialdiaren webgune ofizialean dago eskuragarri sarreren inguruko informazioa. Bonuak 51 euroan jarri dituzte salgai.