Albisteak

Iruzkina

'Nothing Compares to Prince'

JOSEINA ETXEBERRIA | ERREDAKZIOA

'Dida' saioko Joseina Etxeberriak bart zendutako Prince abeslaria omendu du, haren kanturik entzutetsuenak azaleratuz.

Artista bat hiltzen denean denak loreak izaten omen dira, baina 'printzea'k bizitzan ere jaso zituen. 70eko hamarkada Bowierena izan zen bezala, 80koa berea izango zela, esaterako, behin baino gehiagotan entzun izan genuen.

Ez dakit ze puntutaraino asmatu zuten iragarpenek, Michael Jackson handiegi geratu zitzaion, agian. Edozein dela ere, Prince ez da beste bat musikan. Izenetik hasita erregearen hurrengoa da musika beltzean; musika beltza eguneratu zuena, hots, musika beltza zuriontzat ere bazela oihukatu zuena.

90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, haren izena ukatzearekin, estilo noragabearekin eta gehiegikeri guztiekin hasi zen gainbehera. Egia da belaunaldi gazteenek ez dutela Princeren 'erregetzarik' ezagutu, halere, haiek orain beste artista askoren ahotsetan entzuten dutena, 'printzea'rena da baita. Jarri dezagun bere lekuan, Lurrean Prince izan zena, musikaren olinpoan jainko txiki bezain handi bat da eta. Hona hamen adibide batzuk:

"Purple Rain"

Princeren gailurra. Oscar bat ere eman zion abesti honek. 80ko hamarkadako balada handienetako bat. Gitarra solo luze bezain intentso batekin. Zoragarria!

"Cream"

Gainbehera hasi aurreko beste ezinbesteko bat. Telebistako saiorik xelebre eta xelebritienetan ere erabili izan da kantu hau.

"Nothing Compares to You"

Hau ere berea da, nahiz eta, Princeren kantu batzuk, beste bertsio batzuetan ezagunagoak egin ziren.

"Whole Lotta Love"

Bitxikeri bat, Prince, Led Zeppelin taldearen klasiko hau moldatzen. Zer nolako artea gitarrarekin!!!

"I Wanna be Your Lover"

Ez da bideo originala. Omenaldi bat da, baina Preinceren ekarpena laburbildu dezakeena. Kantua, berriz, beste klasiko bat.

"420">