Albisteak

Maiatzaren 29an, Durangon

25 urtez azpiko musikari gazteek leku berezia izango dute Ibilaldian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 29an, Ibilaldiko Hezi gunean aritzeko aukera izango dute musikari gazteekin osatutako lau taldek.

Durangok hartuko du aurten Ibilaldia festa, maiatzaren 29an, eta, ohi bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du Bizkaiko aipatu udalerrian. Alde batetik, ostegunean aurkeztuko duten egitarauan jakinaraziko dituzte zein diren, Ibilaldiaren egunean, oholtza gainera igoko diren taldeak. Bestetik, antolatzaileek iragarri dute 25 urtetik beherako kideekin osatutako taldeen topaleku ere bihurtuko dela Durango.

Horretarako, han aritzeko interesa dutenek Ibilaldiaren Facebookeko orrialdean eman beharko dute izena. Halaber, han erantsiko dute talde edo bakarlari horren abesti edo bideoren bat, eta ibilaldia@ikastola.eus webgunera parte-hartzaileen datuak igorriko dituzte.

Edozein estiloko musika onartuko dute antolatzaileek, eta guztira lau talderentzako lekua egongo da maiatzaren 29an. Hala, 14:00etatik 16:30era Hezi gunean joko dute talde horiek.

Halabeharrez, lau talde baino gehiago aurkeztuko balira, zenbait baldintza betetzen dituzten musikariek izango lukete lehentasuna: euskaraz abesten dutenek eta oraindik diskorik argitaratu ez dutenek, adibidez.

Informazio gehiago, hemen.

gun">hemen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Ibilaldia gaur