2016/05/12

12:25

Albisteak

Egitaraua

Hesian, 2ZIO eta Azken Aukera arituko dira Ibilaldian, maiatzaren 29an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Halaber, Idoia Bediagak kontzertua emango du maiatzaren 29an, Durangon, baita bertako zenbait musika taldek ere.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hamabost egun barru hartuko du Durangok Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa. Bost gunetan banatuta, adin guztietako euskaltzaleei zuzendutako jarduerak antolatuko dituzte egun horretan, Bizkaiko aipatu udalerrian.

Lehenengo gunean (Eraiki dagigun!), tailerrak, Flash Mov erraldoia, Ibilaldiaren koreografia eta hasierako ekitaldia egingo dituzte. Gainera, hainbat kontzertu egongo dira; bazkalostean, gehienak. Hain zuzen ere, besteak beste, 2ZIO eta Idoia Bediaga igoko dira oholtzara.

Bigarren guneak (Jolastu dagigun!) kirolak eta Kohatu, Vinagre de Moderna eta Yoko Out taldeen zuzenekoak hartuko ditu, eta eguneko emanaldi garrantzitsuena. Izan ere, 17:30etik aurrera, Hesianen musikaz gozatuko dute hara gerturatzen direnek.

Hirugarren gunean (Sortu dagigun!), erromeria nagusituko da, baina tailerrek eta Hodei magoak ere izango dute bertan tokia.

Bertsolaritzak ere ez du hutsik egingo Durangon. Laugarren gunean (Hezi dagigun!) arituko dira aurten bertsolariak, eta "Oholtza zapaldu dagigun!" ikuskizuna eta Azken Aukera taldearen musika izango dira gune horretan jaun eta jabe.

Bukatzeko, etxeko txikienei zuzendutako gunea (Dastatu dagigun!) atonduko dute Kurutziaga Ikastolan.

Maiatzaren 29an, denok Durangora!

ibilaldia 2016 ibilbideaibilaldia egitaraua

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena