Albisteak

Ekainaren 10ean eta 11n

Iruñeko Tres Sesenta jaialdiaren ordutegiak iragarri dituzte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Belako eta Berri Txarrak ekainaren 10en igoko dira oholtzara. Hilaren 11n, berriz, Grisesen eta Ken Zazpiren txanda izango da.

  • Belako

    Belako

Ekainaren 10ean eta 11n kontzertuz jantziko da Iruñeko Zitadela, non, besteak beste, Berri Txarrak, Belako, La M.O.D.A., Grises, Ken Zazpi eta Xoel Lopez arituko diren.

Hamabost egun barru izango da Tres Sesenta jaialdia, Iruñean, eta antolatzaileek iragarri dituzte jada kontzertu guztien ordutegiak.

Ekainak 10, ostirala

20:00 Monte del Oso
21:00 Ciclonautas
22:00 La M.O.D.A.
23:10 Belako
00:30 Berri Txarrak
02:00 Dj Göo

Ekainak 11, larunbata

19:30 Baobabs will destroy your planet
20:15 Maga
21:30 Grises
22:45 Ken Zazpi
00:20 Xoel López
02:00 Edu Anmu Dj

Sarrerak

Bi eguneko bonuak 30 euroan daude eskuragarri (+ banaketa gastuak). Egun bakarreko sarrerek, berriz, 20 euroko prezioa dute.

Txarteldegian 35 euroko salneurria izango dute bonuek, eta 25 eurokoa, eguneko sarrerek.