Albisteak

Txosnetako egitaraua

La Gran Pegatina, Willis Drummond eta Las Tea Party, Gasteizko jaietan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abuztuaren 4tik 9ra, Eskean Kristo, En Tol Sarmiento, Niña Coyote eta Chico Tornado, Capsula, Aneguria eta Green Valley ere arituko dira Gasteizen.

Iruñeko eta Bilboko jaietako kontzertuen egitarauak jakitera eman ostean, abuztuaren 4tik aurrera Gasteizko txosnetan egongo diren kontzertuen berri izan dugu azken orduotan. Euskal musikak leku garrantzitsua izango du Arabako hiriburuan Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen diren bitartean; hots, abuztuaren 4tik 9ra.

Jaien lehen egunean, The Capaces, La Gran Pegatina eta Itaca Band igoko dira oholtza gainera. Hurrengo egunean, Tajon Prieto y los Kuajolotes, Akerbeltz eta DJ Elepunto izango dira protagonista, eta jaietako Eskean Kristo eta El Tol Sarmiento taldeen emanaldiak iragarri dituzte hirugarren egunerako.

Behin bide erdia eginda, eta asteburuko ajeak alde batera utzita, Niña Coyote eta Chico Tornado, Lagrimas de Sangre eta Green Valley taldeen txanda izango da.

Azken bi egunetan ere ez da musikarik faltako. Hala, Montauk, Capsula eta Willis Drummonden zuzenekoak iragarri dituzte abuztuaren 8rako, eta Aneguria, Zoo eta Las tea Partyrena, azken egunerako.

zken egunerako.