Albisteak

Asteburuko zuzenekoak

Kontzertuen agendak menu gozoa dakar asteburura begira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Revolta Permanent, Doctor Deseo, Potato, Eraul, Elliot Murphy, Hesian eta Bad Sound System igoko dira agertokira, asteburuan.

  • Azkena Rock 2015. Argazkia: Tom Hagen

    Azkena Rock 2015. Argazkia: Tom Hagen

OSTIRALA

Nafarroan egingo dugu ostiraleko lehendabiziko geldialdia. Izan ere, Revolta Permanent eta Neue Buruben taldeek Bera bisitatuko dute. Gipuzkoan ere egongo da zer entzun: Doctor Deseo, Patxuko Nice eta Bad Sound System, Donostiako Herrera auzoan; John Berkhout eta Pet Fennec, Victoria Eugenia Antzokian, eta Izeberg eta Zaparra, Usurbilen.

Gainerako hitzordu garrantzitsuenak Bizkaiko kostaldean izango dira, Gasteizen aurreikusi dutena salbu: Azkena Rock jaialdia. Hala, Lekeitiok Iker Laurobaren doinuz jantziko du plaza, eta Ondarroak Joseba B. Lenoir Gangen eta Ekizaren bisita jasoko du.

LARUNBATA

Andoaingo Rock jaialdian, Elliot Murphy, Blue Ash eta Balerdi Balerdi nagusituko dira. Bergarako gaztetxean, ostera, Potato taldearen eta Elvis Caino eta Angiolillo disko-jartzaileen musika entzungo da.

Donostian ere, Musikaren Eguna ospatzeko, kontzertu andana antolatu dute: besteak beste, Marky Ramone's Blitzkrieg, Sky Beats eta Eraul.

Bukatzeko, Joxe Repaly eta Oxabi Igorreko festak girotzeaz arduratuko dira.

IGANDEA

Azkena Rock ez ezik, Araba Euskaraz ere egingo dute asteburuan. Aguraini egokitu zaio aurten Arabako ikastolen aldeko festa antolatzea, eta Eratu, McOnak, Hesian, Malatu eta Arramazka gonbidatu dituzte bertara.