Albisteak

Emanaldia

Skunk Anansiek Iruñea astinduko du 2017ko otsailean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'Anarchytecture' diskoa aurkeztuko dute otsailaren 9an Iruñean. Sarrerak 25 euroan jarriko dituzte salgai, uztailaren 15ean.

Espainiako Estatuan hiru hitzordu iragarri ditu Skunk Anansie taldeak 2017rako: Iruñea, Madril eta Bartzelona.

Abian duten birak, horrenbestez, Nafarroako jarraitzaileak harrapatuko ditu, otsailaren 9an. Madrilgo kontzertua egun bat geroago izango da, eta Kataluniako hiriburuan otsailaren 13an arituko dira.

Abeslariak duen karismagatik da ezaguna, batik bat, Londresen jaiotako aipatu taldea. Dena den, amorrua eta protesta ardatz dituzten abestiek zein sentsibilitatea eta hunkiberatasuna lantzen duten kantuek ezberdintzen dute Skunk Anansie gainerako taldeetatik.

Guztira, lau milioi diskotik saldu dituzte, eta Europako musika-zerrendetan gorenera iristea lortu dute.

Orain, urtarrilean argitaratutako Anarchytecture diskoa aurkezten dabiltza, agertokiz agertoki, eta lan horretan jasotako kantuak taularatzeko asmoz iritsiko dira Iruñera datorren urteko otsailean.

Sarrerak

Uztailaren 15etik aurrera, 25 euroan egongo dira eskuragarri Zentral aretoko zuzenekorako sarrerak. Txarteldegian, ostera, 28 euroko prezioa izango dute.

oa izango dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Iruñeko bideoak