Albisteak

Azaroko emanaldiak

Berri Txarraken Durangoko kontzertuetarako sarrerak, agortuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Iruñean azaroaren 3an emango duten kontzerturako sarrera gutxi gelditzen dira, eta azaroaren 4ko hitzordurako gutxi batzuk daude eskuragarri.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

    Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

Abenduan Hegoamerikara joan aurretik, Euskal Herrian lau kontzertu emango zituztela iragarri zuten Berri Txarrak taldekoek duela aste batzuk. Hain zuzen ere, azaroaren 3a eta 6 bitartean Iruñea eta Durango bisitatuko dituztela hitzeman zuten. Gainera, sarreren salmentak izandako arrakastaz ohartuta, aipatu udalerrietan bina zuzeneko eskaintzea erabaki zuten.

Hala eta guztiz ere, badirudi jarraitzaileek ez dutela nahikoa izango lau emanaldi horiekin. Izan ere, azken orduan nafarrek sare sozialen bidez zabaldu dute dagoeneko ez dela Durangoko kontzertuetarako sarrerarik geratzen, eta, dirudienez, Iruñeko zuzenekorako ere txartel gutxi batzuk daude eskuragarri.

Aipatzekoa da, baita ere, ostiral honetan Donostiako Kutxa Kultur Festibala jaialdian dutela hitzordua.

tela hitzordua.

tela hitzordua.