Albisteak

Asteko kantu berriak

Etxeren eta Gorosabelen arteko elkarlana nagusi, Gaztearen zerrendan

LUZIA ZUGADI | EITB. EUS

Gainera, Liheren "Hauts" kantua entzungo duzue gaurtik aurrera Gaztean.

Euskal musikak leku garrantzitsua beteko du aste honetan Gazteako kantu berrien zerrendan. Izan ere, Etxe abeslari bizkaitarrak Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelekin batera grabatutako "Bizitzaren Musika" abestia izango duzue entzungai, gaurtik aurrera.

Gainera, Liherren berriena ere sartu dugu nobedadeen artean. Hain zuzen ere, "Hauts" kantuarekin gozotuko dugu datozen egunetan Gaztearen irrati formula.

Nazioartera begira ere, baitugu zenbait nobedade. Alde batetik, Tom Chaplinen eta Tove Loren abesti berriak estreinatu ditugu; bestetik, Bob Marleyren "Is This Love" kantuaren moldaketari gorde diogu lekua.

Gogoratu abesti guzti horiek Gaztaren webgunean aurki ditzakezuela.