Albisteak

7. edizioa

Arrikurock jaialdiak musikaz jantziko du Antsoain datorren larunbatean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gatillazo, Desakato, Manolo Kabezabolo y los ke no dan pie kon bolo, Bourbon Kings, En Tol Sarmiento eta Jaramonik ez taldeak arituko dira.

Zazpigarren edizioa beteko du aurten Arrikurock jaialdiak, eta, ohi bezala, talde ezagunak igaroko dira Antsoaingo agertokitik.

Hain zuzen ere, Gatillazo, Desakato, Manolo Kabezabolo y los ke no dan pie kon bolo, Bourbon Kings, En Tol Sarmiento eta Jaramonik ez taldeen kantuak entzungo dira Rafael Alberti plazan.

17:30ean hasiko da festa, eta zuzeneko guztiak doan izango dira.

arrikurock 2016