Albisteak

Laburpena

Giro ona, eguraldi bikaina eta musika paregabea, Kutxa Kultur jaian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bi egunez Igeldo Jolas Parkean gertatutako guztia jaso dute antolatzaileek bideo honetan.

!!! (Chk Chk Chk) taldearen emanaldiarekin bukatu zen Kutxa Kultur 2016 jaialdia, bi egunez Igeldo Jolas Parkea uneko musika onenaren lekuko bilakatu ostean.

Musika independentea ardatz duen aipatu jaialdian talde ezagunek hartu dute parte aurten; Berri Txarrakek, Bloc Partyk, Belakok, Cat Powerrek eta Neumanek, kasu.

Antolatzaileek bideo honetan jaso dute aurtengo edizioak utzitako unerik onenak:

Resumen Donostia Kutxa Kultur Festibala 2016 from Hervidero on Vimeo.