Albisteak

Itzulera

Lurra taldea bueltan da

Estudioan dira jada kantu berriak prestatzen, eta hilabete batzuk barru itzuliko dira agertokietara.

Ia urtebete igaro da Lurra taldeak agertokiak uzteko erabakia hartu zuenetik. Iñigo Muguruzari esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten 2015eko udaberrian, eta, ondorioz, hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan zituzten.

Gauzak horrela, udazkenean Lurra laukotearen jarduna eten zen, "Iñigoren egoera egonkortu arte".

Badirudi, beraz, Muguruza anaietako gazteenak hobera egin duela, dagoeneko estudioan baitira taldekideak kantu berriak sortzen. Gainera, hilabete batzuk barru taula gainera itzultzeko asmoa dute.

eko asmoa dute.

eko asmoa dute.