Albisteak

Proiektu berria

Gatibu taldea gaur hasiko da disko berria grabatzen

Oraindik ez dute zehaztu noizko egongo den prest esku artean duten proiektua.

Bi urte igaro dira Gatibuk estudioko azken diskoa plazaratu zuenetik. 2014an heldu zen, hain zuzen, Euritan dantzan lan arrakastatsua. Harrezkero, bira luze batean murgilduta egon dira Alex Sardui eta taldekideak, baina badirudi taula gainekoak utzi eta disko berrian jarriko dutela arreta orain.

Durangoko Azoka pentsa baino gertuago dago, eta litekeena da ordurako aurkeztu nahi izatea esku artean duten proiektua.

Atzo bertan, sare sozialen bidez, iragarri zutenez, estudioan dago Gatibu abesti berriak entseatzen. Gainera, gaur egun garrantzitsua dute, grabazio-lanei ekingo diete eta.

Nolanahi dela, oraindik ez dute disko berriari buruzko xehetasun gehiagorik eman. Horrenbestez, zain jarraitu beharko dugu, lan horren izenburua eta kaleratze-data iragarri arte, behintzat.

rte, behintzat.

rte, behintzat.