Albisteak

Iragarpenak

Bost talde gehiago, Bime Live jaialdira

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Belako, Shinova, Perlak, Exnovios eta Cat's Eyes batu dira egitaraura. Irailaren 16ra arte egongo da eskuragarri bonu berezia, 66 euroan.

BIME live jaialdiak bost talde gehiagoren emanaldiak iragarri ditu gaur, eta, batik bat, tokiko taldeen aldeko apustua egin dute oraingo honetan. Hala, Belako, Shinova, Perlak eta Exnovios taldeak gehitu zaizkie orain artekoei. Gainera, nazioartera begira, Cat's Eyes taldea gonbidatu dute.

 

Horiek guztiak Barakaldoko BEC! erakustazokan arituko dira urriaren 28an eta 29an, besteak beste, The Chemical Brothersekin, PJ Harveyrekin eta Suederekin batera.

Sarrerak

Dagoeneko salgai daude eguneko sarrerak, 40 euroan (+ banaketa gastuak). Era berean, bonu bereziaren eskaintzak indarrean jarraitzen du. Hain zuzen ere, irailaren 16ra arte 66 euroan egongo dira eskuragarri bonuak.

Aipatzekoa da, baita ere, 10 euro gehiago ordainduta kanpalekuan geratzeko aukera izango dutela bisitariek.

Kontzertuak, egunez egun

Urriak 28

PJ Harvey
Suede
The Horrors
Belako
Toundra
Cat's Eyes
Nacho Vegas
Richmond Fontaine
Exnovios 
...

URRIAK 29

The Chemical Brothers
Moderat
The Divine Comedy
James Vincent McMorrow
Wild Beasts
Lambchop
TOY
Kevin Garret
Shinova
Perlak
...