Albisteak

Irailaren 17an, Bilbon

Rural Zombies eta John Berkhout, Bilboloop jaialdiaren aurrerapen gisa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilboko Kafe Antzokian irailaren 17an egingo duten kontzerturako sarrerak eskuragarri daude jada.

Bilboko Kafe Antzokitik bi euskal talde ezagun igaroko dira datorren larunbatean: Rural Zombies eta John Berkhout. Kontzertu horiek aurki abiatuko duten Bilboloop jaialdiaren atariko gisa antolatu dituzte.

Esan bezala, irailaren 17an izango dira bi emanaldiak, eta sarrerak eskuragarri daude jada Kafe Antzokiaren webgune ofizialean.

Dakizuenez, aurten 15. edizioa beteko du Bilboloopek, eta hantxe arituko dira, besteak beste, Sego amerikarrak, Formation eta Man Of Moon britainiarrak, Flyyng Colours australiarrak, Laurie Briard frantsesa eta Dekot eta Franco euskal taldeak.

k.

k.