Albisteak

Urriaren 28an eta 29an

Hamabost talde arituko dira Beasaingo Jazpana Fest jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, John Berkhout, Izaki Gardenak, Last Train, Nudozurdo eta Monte deL oOso gonbidatu dituzte aurtengo ediziora.

Aurten ere estilo guztietako musikak bustiko du Beasain urriko azken asteburuan. Bi egunetan banatuta (urriaren 28an eta 29an), Euskal Herriko zein atzerriko taldeei egingo die lekua Jazpanak.

Handik igaroko dira, besteak beste, Iruñeko Baobabs Will Destroy Your Planet, Goierriko Barracuda taldea, Oiartzungo John Berkhout eta Gasteizko Izaki Gardenak. Horiek, ostera, ez dira taula gainera igoko diren talde bakarrak.

Oraindik kontzertu bakoitza zein egunetan izango den zehaztu ez badute ere, antolatzaileek iragarri dute jada Inoren Ero Ni, Nikkin eta Monte del Oso ere hantxe arituko direla.

Gainera, esan bezala, Euskal Herritik haratago entzuten diren doinuak ere iritsiko dira Beasainera, Last Train, Betunizer, Dj Coco, Morgan, Nudozurdo, Rocket Dj, The Suicide Of Western Culture eta Viva Belgrado taldeen eskutik, hain zuzen.

Sarrera doakoa izango da.

go da.

go da.