Albisteak

Kontzertuak

Depedroren birak Bilbo, Donostia eta Gasteiz zapalduko ditu aurki

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 29an eta 30ean Bizkaia eta Gipuzkoa bisitauko ditu, hurrenez hurren. Arabako hiriburura urriaren 29an helduko da.

Irailaren 23an helduko da Depedroren estudioko lan berria, eta horrekin batera bira luze bati ekingo dio Jairo Zavalak.

Chris Schultzek Tucsoneko (Arizona) Wavelab estudioetan grabatutako diskoa Cragig Schumacherrek ekoitzi eta nahastu du, eta JJ Goldenen esku geratu dira masterizazio lanak.

Guztira hamaika abesti jaso ditu proiektu berrian, eta, Calexicok, Gabi Morenok, Naim Amorrek, Tom Hagermanek, Sergio Mendoza eta La Orkestak eta Enrique Bunburyk hartu dute parte.

Bira

Irailaren 16an abiatuko du bira Alacanten. Handik Valentziara bidaiatuko dute, geroago Bartzelona, Malaga, Sevilla, Madril, Zaragoza eta berriro Bartzelona zapaltzeko. Azkenik, irailaren 29an Bilbon izango da, eta egun bat geroago, Donostian.

Gasteizko kontzertua, berriz, urriaren 29rako iragarri du. Urtarrilera arte, beraz, gelditu gabe ibiliko da Depedro.

iko da Depedro.