Albisteak

Nobedadeak

Kantu berri andana, Gaztearen zerrendan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Izaro, Sia, Kings of Leon eta Lady Gaga daude aste honetako nobedadeen artean.

Opor osteko ajeari aurre egiteko, zer hobeto musika ona baino? Gaztean, behintzat, horixe uste dugu, abesti on batek belarria gozotu ez ezik, biharamunari aurre egiteko ere balio dezakeela. Hori horrela, Gaztearen kantu zerrenda abesti berriekin hornitu dugu, eta, besteak beste, Izaroren "KoiLarak" estreinatu berri dugu.

Nazioarteko doinuei ere egin diegu lekua. Hala bada, Sia, Kings of Leon, Lady Gaga, James Arthur, Rag 'n' Bone, Maná, Nervo eta Kanye West sartu ditugu nobedadeen artean.

Musika dantzagarria ere izango duzue entzungai, Dan Deaconen, Dimitri Vegasen eta Nervoren abesti arrakastatsuei esker.

Gogoratu, gainera, irratian estreinatu ditugun kantu horiek guztiak webean ere aurki ditzakezuela.

akezuela.

akezuela.

akezuela.

akezuela.