Albisteak

Kontzertuak

Gure Bazterrak Fest jaialdiak musikaz jantziko du Pasaia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, John Berkhout, Rural Zombies eta Señores arituko dira Pasaian, urriaren 15ean.

Urriaren 15ean egingo dute Pasaian Gure Bazterrak Fest jaialdiaren aurtengo edizioa, eta egitarau zabala prestatu dute, oraingo honetan ere, antolatzaileek.

Kontzertuak Albaola Itsas Kultur Faktorian izango dira, eta sarrerak eskuragarri daude jada festibalaren webgune ofizialean.

Aipatzekoa da, halaber, John Berkhout, Rural Zombies, Señores, Vulk, Luma, Iñigo Serrulla eta Burun Danga igoko direla edizio honetan agertoki gainera.

GURE BAZTERRAK JAIALDIA 2016