Albisteak

Bira

Berri Txarrak taldea, errepidean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 21etik 24ra arte, lau kontzertu emango dituzte Alemanian eta Suitzan.

Kutxa Kultur jaialdian izan zen irailaren hasieran Berri Txarrak talde nafarra, eta duela aste batzuk iragarri zuten Durangon eta Iruñean bina kontzertu emango zituztela, Hego Amerikara joan aurretik. Gainera, Durangoko bi zuzenekoetarako sarrerak agortu dira jada, eta Iruñeko emanaldietako baterako ere ez da txartelik geratzen.

Aurretik, baina, badituzte gutxienez beste lau hitzordu: hiru Alemanian eta bat Suitzan.

Hain zuzen ere, Berlinen joko dute asteazken honetan, eta Hanburgo bisitatuko dute egun bat geroago. Atsedenik hartu gabe, irailaren 23an, Karlsruhe hirian arituko dira, eta hilaren 24an, berriz, Bernan.

riz, Bernan.

riz, Bernan.