Albisteak

Nobedadeak

Ostegunean aurkeztuko du Etxek estudioko bosgarren diskoa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'Bizi' diskoan abeslari, aita, bikotekide zein lagun dela aldarrikatu du kantari berriztarrak.

Esku artean disko berria duela itzuliko da Etxe abeslari bizkaitarra aste honetan. Nortasun handiko hamar kantu jaso ditu lan horretan.

Musika terapiatzat hartuta, eta Iban Gurrutxaga gitarra-jotzailearen laguntzarekin, besteak beste, "Bizitzaren musika" kantua egin du berriztarrak. Horixe da, hain zuzen, disko berri horren aurrerapen-kantua; Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelekin batera grabatu du. Halaber, "Begiz begi" abesti ederra jaso du proiektu berrian, etorkizunera begira egindako kanta preziatua.

Oro har, diskoan bildutako kantu guztiek kutsu positiboa dute. Lan horrekin, abeslari, aita, bikotekide zein lagun dela aldarrikatzea izan du helburu.

Aurkezpena

Esan bezala, ostegunean, 12:00etatik aurrera, aurkeztuko du Bizi diskoa, Bilboko Campos Eliseos Antzokian.

ETXE ABESLARIA DISKOA. ARGAZKIA: FACEBOOK