Albisteak

Irailaren 22tik aurrera

Musika eta surfa uztartuta, Sopela Kosta Fest jaialdiaren eskutik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aipatu jaialdiaren hirugarren edizioak musikaz jantziko du udalerri bizkaitarra irailaren 22tik 25era. Aurten surfak eta euskal musikak indar handiagoa hartu dute.

Ostegunean itzuliko da Sopela Kosta Fest jaialdia, lau egunez geratzeko asmoz. Hortaz, natura, surfa, kultura eta musika eskutik helduta iritsiko dira Sopelara. Hala, jarduera anadana prestatu dute antolatzaileek egun horietarako, nagusiki, surfari eta euskal musikari garrantzia emanez.

Gauzak horrela, musikari dagokionez, aipatzekoa da, besteak beste, Sorkun, Belize, Esne Beltza, Dead Bronco, The Great Barrier, Hey Mr Neken, La Pulqueria eta The Clams igoko direla taula gainera. Gainera, Dj Goo musikari nafarraren saioak itxiko du larunbateko egitaraua.

Aurten, surfari eta naturari lotutako film laburren lehiaketa egingo dute berriro, lehendabiziko edizioan izandako arrakastaz ahaztu gabe. Halaber, ohikoak diren tailerrek, hitzaldiek, dantza-saioek, parapente-hegaldiek, bisita gidatuek eta Sopela Beer Festek ez dute hutsik egingo.

Kontzertuak, egunez egun

Irailak 23, ostirala

20:00 Hey Mr Neken (Eagles taldearen bertsioak)

21:45 Belize

23:00 Sorkun

00:15 La Pulqueria

Irailak 24, larunbata

20:00 The Great Barrier

21:00 The Clams

22:00 Dead Bronco

23:15 Esne Beltza

01:00 Dj Goo

01:00 Dj Goo