Albisteak

Nobedadeak

Kalean da Izaroren estudioko lehen diskoa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'Om' diskoan hamahiru abesti bildu ditu kantari bizkaitarrak. Larunbatean emango du lehenengo kontzertua Bilboko Kafe Antzokian.

Izarok gaur bertan aurkeztu du Bilbon Om diskoa, haren musika ibilbideko estreinako lana. Aurkezpenean zenbait kantu akustikoan estreinatu ditu musikari bizkaitarrak.

Estudioko aurreneko diskoan hamahiru kantu bildu ditu; goxotasuna, sentikortasuna eta sekulako indar poetikoa transmititzen duten abestiak dira guztiak. Horiexen eta Izaroren ahoskeraren helburua da entzuleak hunkiaraztea.

Zuzeneko lehendabiziko emanaldia ostiralean eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian, eta ostean Espainiako Estatutik bira egingo du, Lloyd Cole artista eskoziarrari lagunduz.

rrari lagunduz.