Albisteak

Asteko nobedadeak

Goitik beherako aldaketa izan du Gaztearen kantu zerrendak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Calvin Harrisen eta Ariana Granderen berriena eta lau euskal talderen kantuak estreinatu ditugu: Anticontinente, Altxatu, Lauroba eta Huntza.

Labetik atera berriak diren kantuak sartu ditugu Gaztearen zerrendan. Denetariko estiloak entzungo dituzue, beraz, gaurtik aurrera irratia piztuz gero edota webgunea bisitatzen baduzue.

Anticontinenteren "Kafe Zianuro" dago zerrendaburu. Gainera, Calvin Harrisen "My Way" eta Ariana Granderen "Side to Side" nobedade dira aste honetan.

Bestalde, euskal musikak leku garrantzitsua beteko du, Altxaturen "Ez gara beldur", Laurobaren "Errautsak" eta Huntzaren "Aldapa Gora" ere estreinatu ditugu eta.

Nazioarteko doinuen artean, Dua Liparen, Years & Yearsen, Matomaren, Danny Lharleren eta Cadenzaren berriena izango da entzungai Gaztearen uhinen bidez.

Esan gabe doa doinu dantzagarriei ere tarte zabala egingo diegula oraingoan ere. Cheat Codes, Imany eta Dillon Francis dira nagusi horien artean.

horien artean.

horien artean.

horien artean.

horien artean.