2016/09/23

11:48

Albisteak

13. edizioa

Ordiziarrock jaialdia Goierritik nazioartera zabalduko da aurten

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Urriaren 20tik 22ra egingo dute aipatu jaialdiaren 13. edizioa. Besteak beste, Sorkun eta Bi Balak arituko dira han, baita nazioarteko artista garrantzitsuak ere.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ordiziarrock 2016k 15 talde eta 80 musikari baino gehiago eramango ditu Ordiziara urriaren 20tik 22ra. Urtero legez, gustu eta adin guztietarako kontzertuak izango dira herri osoan banatuta (kontzertuak kalean, frontoian...).

Ordizian entseatzeko lokalak irekitzea zen jaialdiaren antolatzaile taldeak hasieran jarritako helburua, baina hori lortuta (2014an), orain probaleku horietako emaitzak jendarteratzeko garaia da. Hala, herriko eta inguruko hainbat talde arituko dira, jaialdiaren filosofia horixe baita, bertako musikariei jotzeko aukera ematea.

Dena den, 13. edizio hau sekula baino nazioartekoagoa izango da, AEBtik, Kataluniatik, Bretainiatik eta Alemaniatik etorritako taldeak ere arituko baitira.

Ordiziatik kanpo iritsitako talde ezagunak: Mohawk (Bretainia), The Sworn Liars (Alemania), Get Dead (AEB), Meinstein (Katalunia), Sorkun eta Bi Bala, besteak beste.

Kontzertuez gain, aurten disko azoka ere izango da, eta bertan Goierriko taldeek azken urteotan kaleratutako lanak bilduko dituzte. Era berean, arotz batek eskuz egindako gitarrak eta bestelako lanak erakutsiko ditu, eta Oiangu Baserriko jatetxeak jaten emango du frontoian.

Bestalde, gogoratu D'Elikatuzeko eta Frontoiko kontzertuak entzumen arazoak dituzten pertsonentzat egokituak izango direla (aurreko urteetan bezalaxe) bukle magnetikoari esker.

Ikusi hemen iazko jaialdian laburpena:

Aurtengo edizioko kartel osoa

ordiziarrock 2016

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;