Albisteak

2017ko martxoaren 3an

Berri Txarrakek Madrilen emango du 'DDPB Tour' birako azken kontzertua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Kontzertua 2017ko martxoaren 3an izango da. Sarrerak salgai daude jada.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

2015eko otsailean sarrera guztiak agortuta iritsi zen Berri Txarrak Madrilgo Joy Eslavara, eta bi urte geroago La Riviera aretoan izango da aipatu taldea Denbora da poligrafo bakarra birari amaiera ematen.

Kontzertu horrekin, Europa, AEB eta Hego Amerika zeharkatuko dituen bira itxiko dute nafarrek, taldearen 20 urteko ibilbidean erabakigarria izan den disko hirukoitzaren taula gainekoak bukatzeko.

Hala, Madrilgo zuzenekora bi talde gonbidatuko dituzte: The Secret Society (bost urte eman ditu agertokietara igo gabe, eta lan berria atera du), eta oraindik iragarri gabe dagoen beste artistaren bat.

Aurretik, urriaren 31n, Girona bisitatuko dute Gorka Urbizuk eta taldekideek, eta azaroan bina emanaldi eskainiko dituzte Durangon eta Iruñean. Gainera, Hego Amerikatik bira egingo dute abenduan, Sao Paulo (Brasil), Buenos Aires (Argentina) eta Santiago (Txile) astintze aldera.

Madrilgo kontzerturako sarrerak

Sarrerak eskuragarri daude jada http://tickets.berritxarrak.net webgunean. Aldez aurretik erosita 15 euroko prezioa dute; txarteldegian, berriz, 18 eurokoa.

iz, 18 eurokoa.

iz, 18 eurokoa.