Albisteak

Kontzertuak

Belako taldeak 'Hamen' biraren azken datak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Euskal Herrian bi kontzertu emango dituzte urria eta abendua bitartean: lehena, Barakaldon; bigarrena, berriz, Donostian.

Belako taldeak hainbat kontzertu emango ditu urrian, azaroan eta abenduan, Euskal Herrian zein hemendik kanpo. Sare sozialen bidez, talde bizkaitarrak jakitera eman duenez, urtea bukatu orduko iragarrita dituzten emanaldiekin bukatutzat emango dute "Hamen" bira.

Hasteko, ostegun honetan Mexikora abiatuko dira, han lau kontzertu dituztelako hitzartuta. Behin Mexikotik iritsita, Sevillan dute lehendabiziko zuzenekoa, urriaren 22an. Jakina da, halaber, urriaren 28an Barakaldoko Bime Live jaialdian arituko direla.

Azaroan ere agertokitik jaitsi gabe ibiliko dira. Izan ere, hilaren 10ean Bartzelonan arituko dira; 12an, Murtzian; 17an, Oviedon; 18an, Leonen, eta azaroaren 19an, Granadan.

Bukatzeko, aipatzekoa da abenduan, oraingoz, bi hitzordu baieztatu dituztela. Alde batetik, abenduaren 7an Madrilgo Joy Eslava astinduko dute. Bestetik, 17an, Donostiako Music Box Festibala girotuko dute.

girotuko dute.

girotuko dute.