Albisteak

Egitaraua

Skakeitan taldea ere arituko da Plateruenan, Durangoko Azokan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, abenduaren 2tik 6ra, Willis Drummond, Zea Mays, Hesian eta Bide Ertzean arituko dira bertan.

  • Argazkia. Tom Hagen

    Argazkia. Tom Hagen

Bart iragarri genuenez, dagoeneko osatuta dago, Durangoko Azoka dela eta, Plateruena Antzokiak hartuko dituen kontzertuen egitaraua. Aitzitik, atzoko alistean egindako akats baten harira, Eskean Kristo ez dela bertan arituko argitu nahi dugu. Egun horretan, alegia, abenduaren 5ean, Skakeitan taldea izango da aipatu antzokiko bisitarien belarriak gozatuko dituena.

Gainerakoan, ez da aldaketarik egon. Hau da, hasiera batean iragarri genuen bezala, abenduaren 2an Willis Drummondek joko da; hilaren 3an, Zea Mays aterako da agertokira, Harro diskoko kantuak aurkeztera, eta egun bat geroago Hesianek 10. urtemugako kontzertu berezia gingo du, luxuzko gonbidatuak lagun dituela.

Aipatzekoa da, halaber, abenduaren 6an Bide Ertzeanek itxiko duela Plateruenako zuzenekoen egitaraua.

 

araua.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka