Albisteak

Kontzertuak

Iruñea eta Durango astintzeko prest da BTX-k, sarrera guztiak agortuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EU

Ostegunetik igandera lau kontzertu emango ditu talde nafarrak Durangon eta Iruñean. Sarrera guztiak agortuta daude.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

Hiru hilabete igaro dira Berri Txarraken Iruñeko eta Durangoko kontzertuak iragarri genituenetik, baina denbora hegan doa eta dagoeneko iritsi dira aipatu hitzorduak.

Nafarroako hiriburua harrapatuko dute lehenik, bihar eta etzi. Hain zuzen ere, Zentral aretoan arituko dira egun horietan. Durangoko Plateruena Kafe Antzokia, berriz, larunbatean eta igandean zapalduko dute.

Iruñeko emanaldietan Izaro eta Kometa izango dira gonbidatuak: lehenengoa, azaroaren 3ko kontzertuan, eta bigarrena, azaroaren 4koan. Aipatzekoa da, era berean, Desakato eta The Wizards izango dituztela oholtzan lagun azaroaren 5eko eta 6ko zuzenekoetan, hurrenez hurren.

Dakizuenez, lau kontzertuetarako sarrerak agortuta daude aspalditik. Dena den, eskuragarri daude 2017ko martxoan Madrilen eskainiko duten emanaldirako sarrerak ("DDPB" birako azkena).

birako azkena).