Albisteak

Bira

Izarok hamar kontzertutik gora emango ditu urtea bukatu orduko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Ondarroa, Donostia, Durango eta Arrasate bisitatuko ditu Izarok azaroa eta abendua bitartean.

Arrakastaren bideari adarretatik eutsi dio Izaro abeslariak, eta kontzertuetan izaten ari den harrera ona ikusita, hurrengo hilabeteak ere oholtza gainean igarotzea erabaki du.

Hala, azaroan eta abenduan agenda estu-estu dauka kantari gipuzkoarrak. Dakizuenez, bihar bertan Berri Txarraken artista gonbidatua izango da Iruñeko emanaldian. Gainera, hilabete honetan Ondarroa, Legorreta, Lekeitio, Tolosa eta Donostia bisitatuko ditu.

Abenduan, berriz, Gasteizen emango du aurreneko zuzenekoa, eta gerora harrapatuko ditu Durango, Araitz Bailara, Azpeitia, Mutriku, Zaldibar eta Arrasate.

Bira

AZAROAK 3, Iruñea

AZAROAK 9, Ondarroa

AZAROAK 11, Legorreta

AZAROAK 12, Lekeitio

AZAROAK 18, Tolosa

AZAROAK 26, Donostia

ABENDUAK 2, Gasteiz

ABENDUAK 6, Durango

ABENDUAK 9, Araitz Bailara, Ihintza

ABENDUAK 11, Azpeitia

ABENDUAK 16, Mutriku

ABENDUAK 17, Zaldibar

ABENDUAK 29, Arrasate

AK 29, Arrasate