Albisteak

Lan berria

Heldu da Zea Maysen 'Harro' diskoa, 20. urtemugaren atarian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hamabost kantu berri jaso dituzte lan horretan. Bestalde, 2017an 20 urte beteko ditu Zea Maysek.

Zea Mays taldeak gaur argitaratu du Harro disko berria. Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan da, 12:00etan.

Hori ez da, ostera, talde bilbotarrari buruzko albiste bakarra. Izan ere, 2017an 20 urte beteko ditu Zea Maysek. Heldutasun maila altua duen taldea da, beraz, aipatutakoa.

Dena den, gai izan dira denbora berrietara egokitzeko, betiere, ameskeriatan jausi gabe. Hizkuntzaren harresia gaindituta, urteekin geroz eta jarraitzaile gehiago lortu dituzte, gazteen artean arrakasta handia lortuta. Horregatik, alegia, urteen joan-etorrian egindako ibilbideagatik, harro sentitzen dira Aiora Renteria eta taldekideak. Horixe da, hain zuzen, disko berriaren izenburua: Harro.

Bertan jaso dituzte Dave M. Allenek ekoitzitako hamabost kantu berri. Berorrekin lan egin zuten, baita, 2013an argitaratutako Da diskoaren grabazioan.

ren grabazioan.