Albisteak

Urtarrilaren 21ean

LODVG taldearen Donostiako bigarren kontzerturako sarrerak, salgai

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduaren 27ko emanaldirako sarrerak agortu ondoren, urtarrilaren 21erako bigarren kontzertu bat iragarri du duela gutxi La Oreja de Van Goghek.

Ostiral honetan iritsiko da La Oreja de Van Gogh taldearen El planeta imaginario diskoa. "Verano" kantuarekin aurreratu zuten aspaldi estudioko lan berri horren edukia, eta, irrati-kate ezagunenetara heldu ostean, disko osoa entzuteko aukera izango dute jarraitzaileek aurki. Gainera, lau urte agertokirik zapaldu gabe egon direnez, oholtzak astintzeko irrikaz iritsiko dira gipuzkoarrak abenduan abiatuko duten birara.

Aspaldi iragarri genuen Gasteizko Antzoki Nagusia bisitatuko dutela abenduaren 17an, eta hamar egun geroago, alegia, abenduaren 27an, harrapatuko dutela Donostiako Kursaala. Emanaldi horretarako sarrerak agortuta daude jada, hori dela eta, bigarren data bat iragarri dute: urtarrilaren 21ean, leku berean, eta dagoeneko eskuragarri daude sarrerak.

Tartean, Espainiako Estatuan hainbat zuzeneko emango dituzte, eta martxoan Euskal Herrian izango dira berriro. Hain zuzen ere, Iruñeko Baluarten dute hitzordua martxoaren 19an.

artxoaren 19an.